Maurice Ravel, eskerrik asko!
Urtarrilaren 29an eta 30ean DBH 4ko enbaxadore, ekolider eta bizikleta tailerreko kideetariko batzuk Iparralderantz jo zuten Maurice Ravel Lizeoa bisitatzen. Hemen bizipenen laburpena.
Laburra baina sakona eta emozioz eta ikaskuntzaz bete-betea izan da Iparraldera egindako bisita. Pierre-Laurent Vanderplancke Maurice Ravel Lizeoko Erasmus+ arduradunari esker, aukera izan dugu bertako ikasleekin harremantzeko eta hainbat ekintzatan parte hartzeko.
Abentura Baionan hasi genuen, alde zaharra gynkana baten bitartez arakatzen eta frantsesa praktikatzen.
Ondoren, Donibane Lohizuenen, Lizeoko jantokian bazkaldu eta ACMÉ proiektuaren barruan —Freedom of the Press, Arts and Liberty, Maurice Ravel, An Inconvenient Truth— tailerretan parte hartu genuen eta Lizeoko ikasleen aurkezpenez aberastu ginen. Besteak beste, proiektuak gizakion erresistentzia eta erresilientzia ulertzea eta lantzea du helburu. Hurrengo, Microfolia museoa bisitatu genuen eta Donibane Lohizuneko Gazte Zerbitzuetan ere egin ziguten harrera. Eskerrik asko Sierra eta Arribas andreei eta Puyjalon jaunari emandako erraztasun guztiengatik eta hain harrera abegitsua egiteagatik
Ostiralean, elkar agurtu ondoren, Hendaiarantz egin genuen Abadia Jauregia eta inguruak bisitatzera. Neke-neke eginda baina poz-pozik, etxerantz!
Eskerrik asko Erruki Etxebarriari eta Iker Zearretari taldearen ardura hartzeagatik.
Etorkizunerako, gogotsu gaude geure kide berriarekin abentura gehiagotan murgiltzeko.
